miércoles, 10 de diciembre de 2014

Jardunaldien ebaluazioaren emaitzak


Aurtengo jardunaldiei buruzko ikastetxeen  ebaluazioaren emaitzak oso onak izan dira, ikusi ahal denez esteka horretan klikatuz. B06 Berritzeguneko kideok zuen partaidetza eta balorazioa eskertzen dizuegu bihotz bihotzez eta, nola ez, datorren ikasturteko jardunaldiak prestatzerakon aipatutako hobetzeko aspektuak kontuan izango ditugu.
Jardunaldien zehar entzun dugunez, ohiko ikasgelak erreferentzia izango dira jarduera inklusiboak aplikatzeko orduan. Antolamenduko eta metodologiako planteamenduek aukera eman behar dute ikasle guztiak sartzeko ikaskuntza-prozesuetan. Horrenbestez, lehentasuna eman behar diogu ikasle guztiak testuinguru berdinean sartzeko moduak bilatzeari; xede hori lortzeko, bereziki zaindu behar dira ikasketa-prozesua, ikasleen, irakasleen eta baliabideen antolamendua eta proposamen didaktikoen dibertsifikazioa. Ez ahaztu Berritzeguneko kideok  prozesu horretan laguntzeko prest gaudela, zuen eskaeren zain!.

jueves, 13 de noviembre de 2014

KOMUNIKATZEKO BIDEAREN BILA, HAINBAT ESKUTIK HELDUTA.KAREAGA GOIKOA ESKOLA (BASAURI)


Yolanda Marcos, Kareaga Goikoako PTak, aurkeztu zigun aurreko aurkezpena Matxalen Mejias B06 Berritzeguneko logopedarekin batera egindakoa.Urteetan zehar eskolan dauden profesionalek egin duten lana eta erabili dituzten programa ta baliabide informatiko ezberdinak azaldu zituen  , ikasle batek  komunikatzeko zituen mugak gainditzen joateko.