INFORMAZIOA


Aurreko urteetan bezala,  aurten ere BO6ko Jardunaldiak antolatu ditugu. Orain artean, urtero, oinarrizko konpetentzia bat hartu dugu ardatz. Aurten, berriz, eskola inklusiboaren inguruan arituko gara.
Ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza bidezkoa eta justua eraikitzen laguntzeko konpromisoa eta jarrera dakartza hezkuntza inklusiboak. Haur eta gazte guztiekin du lotura. Inklusioa prozesu jarraitua da. Prozesu horren bidez, haur eta gazte guztiek, bazterkeriarik gabe, eskolara joan ahal izatea, eta eskolan parte hartzea eta arrakasta izatea  lortu nahi da.  Baina askotan , asmo  hau gauzatzeko zer nolako bidea jarraitu  jakitea  zaila egiten zaigu. Bide honetan, hainbat oztopo gainditu behar ditugu eta horregaitik aurtengo Jardunaldietako gai nagusia Eskola Inklusiborantz ildoari eskeiniko diogu.
Helburu horri jarraituz, marko teorikoa azaltzeko gaian aditua den laguntzarekin kontatuko dugu eta dagoeneko esperientziak eta estrategiak  landu dituzten bertako irakasleen aurkezpenak ere izango ditugu. Blogean  ikus dezakezue Egitaraua eta izena eman.

Espazio honetan, jardunaldien aurretik gai honen inguruko artikuluak argitaratuko ditugu (hausnarketak, baliabideak, orientabideak…). Zuek ere parte hartu ahal duzue komentarioen bitartez. Zuen partaidetza espero dugu. Horrez gain, Jardunaldien ostean, ikusitako aurkezpen eta esperientzia guztiak bilduko ditugu interesa duzuen guztiontzat.
Gure xedea da irakasle ororen eguneroko lanean eta etorkizunerako erronketan hemen aurkeztuko diren ideiak eta esperientziak partekatzea eta erabilgarriak izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada